Ekoizleak erdingunean jarri eta zubiak sendotzeko aukera ezberdinak landu; ekoizleak protagonista izango diren bideoak, zuzeneko harremana sustatzeko dastaketak ekoizleen eskutik eta ekoizleen argazki + informazio fitxak.
Gure ukuiluko lana erraztu eta innobaziora salto bat egiteko asmoz behiak biltzeko robota jarri dugu. Berrikuntza teknologikoak lagun izanik bi helburu lortuko ditugu, batetik behien ongizatea abalatuz, gure dependentzia murriztea, eta bestetik euskal baserriaren bizitza bermatu hau aktualizatuz.
Gure, bertakoa eta ekologikoa den sendabelar eta landare aromatikoen kalitate goreneko ekoizpena izango da. Arlo honetan EAEn dagoen hutsune hori ase nahian sortu dugu AMALDA. Horretaz gain, gure ondare naturala eta jakintza kulturala babestuko ditugu, bisita gidatuak, nahiz ikastaroak eginez.
Txara, Arroa beheko plazan kokatzen den janari-denda da. Auzotarrek faltan botatzen genuen zerbitzua eskatzeaz gain, Txara denon topagune izateko, auzo biziberritzen laguntzeko eta inguruko produktuak sustatzeko asmoarekin sortu da. Arroan bizitzeko apustua egin dugun 2 emakumeri lanpostua eman digu, eta auzotarrei kalitatezko eta bertako elikagaiak auzoan bertan eskuratzeko aukera.
Gure produktuak hartzidura luzez, ama orez eginikoak eta akologikoak izango dira. Ogi ezberdinez gain brioche edota hostoez eginiko opilak egingo ditugu. Ogiak egiterako garaian “Respectus Panis” teknika hartuko dugu oinarri edo gidaritzat. Honakoak dira teknika honen ezaugarri nagusiak: fermentazio luzea, oraketa laburra eta gatz kopuru txikia. Honela, teknika honen helburu nagusia ogi ahalik eta osasuntsuena egitea da.
Gure etxaldeko jarduera nagusia barazkien ekoizpena da eta gaur egun barazkien markatua nahiko bideratuta dugu, saskiak eta azoka bidezko salmentan zentratuta. Egungo merkatuari begirada bota ondoren, konturatu gara kontsumitzaileak barazki gehiago kontsumitzeko eta aldi berean erraztasunak emateko, webgune bat sortzea aukera polita dela, informazio orokorra eskainiz, bezeroak jakiteko zeintzuk diren garaiko barazkiak, nutrizio eta osasunean zein eragin duten azalduz, errezetak bultzatuz eta norbanakoekin interakzio sustatzeko helburuarekin
Proiektu honek herritarren erosketak erraztu eta merkataritza txikiari eta azokaren kontsumoa indartzeko bide berriak sortzea du helburu nagusitzat. Funtzionamendua erraza da; bezeroak enkarguaren zerrenda bidaltzen du whatsapp zenbakira eta ondoren , etxean, saltokian bertan edota horretarako egokitutako kontsignan jaso ahalko ditu eskariak. Gaur egun 28 saltoki eta azokako 17 ekoizle ditugu proiektuan eta arlo honetatik kanpo dauden beste 80 saltokiri banaketa zerbitzua eskaintzen zaie.
Erabilitako itsas edukiontzi bat egokitzea (prototipoa) gourmet onddoen eta sendagai onddoen ekoizpen bertikalerako, bai landa-eremuan, bai hiri-eremuan, barruko baldintza kontrolatuetan, ahalik eta energia-eraginkortasun handiena eta ahalik eta autosustententeena bilatuz, Lanbide Eskolarekin batera garatua nekazaritzako elikagaien dibertsifikaziorako.
Proiektu honen helburua, erosten diren jakien kalitatea hobetuz eta sukaldean eginez, osasuntsu jaten laguntzea da. Bertako lehengai eta produktuak ezagutzera eramanez eta oinarrizko sukaldaritza erakutsiz, elikadura orekatu, osasuntsu eta jasangarri bat lortu ahal izateko. Elikadura kontsiente batetara iristea da helburu, lehengaietatik hasi eta sukalderaino. Erabiliko den formatoa, bideoz osatutako kurtsoa izango da (ikusiz eta eginez errazago ikasten delako) klik batean elikadura osasuntsua sustatzeko tresna bihurtuz.
Shitakeak erreprodukziorako behar dituen kondizio klimatikoei erreparatu ezkero, kantauri isurialdeak era naturalean urtean 9 - 10 hilabetez produzitzeko aukera ematen digula ikusi dugu. Basoan, inongo zantzu industrialik gabe, bizi garen inguru zoragarriak ematen diguna baliatuz. Gure asmoa da, Shitake onddoa produzitzeko behar den materia organikoa, baso garbiketetatik ateratako egurra aprobetxatzea, beste bizitza bat emanez. KM0 filosofiarekin bat eginez, Pagoeta Parke Naturalean egiten diren egur noblez ( haritz, ametz , pago, gaiztain, haltza) osaturiko baso publiko edo pribatu ezberdinen garbiketetatik lortzea da gure xedea.