AURKEZPENA
FUNTZIOAK

URKOMEk Gipuzkoako beste Landa Garapen Elkarteen helburu nagusi berdina du eta Landa Garapen Legea da guztion ardatz eta gidari.

Baina Gipuzkoa mailan ere eskualde batetik bestera arazoak eta errealitatea ez direnez berdinak izaten, eskualdearen errealitate zehatza eta berezitasunak ezagutzeko Urola Kostako Landa Garapen Programa egin zen 1999-2000 urtean.

Landa Garapen Programa hauek, eskualdeko landa ingurunearen benetako “Plan Estrategikoa” dira.

Horretan oinarrituz, URKOMEk bere urteroko Gestio Plana zehazten du eta Gestio Plan hori gauzatzen saiatzen da urtean zehar.

Urteko proiektuak ere ekintza planetan jasotzen dira. Ekintzaren arabera, Urkomeren egitekoa desberdina izaten da, orokorrean implikazioa hiru mailatan banatuz:

Egile papera. Herri Erakundeen diru iturrietaz baliatuz (Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza), Elkarteak berak ekintza edo proiektuak burutuz,

Bultzatzaile papera. Zuzenean Elkarteak burutu ez arren, modu proaktibo batean ekintzak bultzatuz.

Bitartekari papera. Burutu behar duten erakunde edo agente desberdinen artean bitartekari lana eginez.

separador
@ Urkome 2009 - Eskubide guztiak babesturik | Erabilera arauak | Pribatutasun politika