AURKEZPENA
HELBURUAK
Landa Garapenerako Elkarteen helburu nagusia, landa ingurunearen garapenaren alde lana egitea da, hau da, landa ingurunea natur ingurune bizia eta jendeztatua gordetzea, bizileku aukera atsegina bihurtuz. Eta hori nola lortu?
Oinarrizko zerbitzuen eskaintza bermatuz
Bizilagunentzako lan aukera eta alternatiba ezberdinak bultzatuz.
Aurreratuago dauden beste inguru batzuen bizi kalitatea eta ongizate maila lortu ahal izateko landa guneetako azpiegiturak garatuz. Landa Garapenerako Elkarteen helburu orokor nahiz sektorialak 10/1998 Legean jasota daude, Landa Ingurunearen Garapenerako Legean.
Helburu orokorrak;
Landa inguruko erkidegoak mantendu eta indartu
Bertako kultura edo bizimodu propioen artapena bultzatu.
Biztanleriaren bizi kalitatea hobetzea
Helburu sektorialak;
Nekazaritza eta basogintzaren garapena bultzatu
Egungo sare ekonomikoa dibertsifikatu, lana sortzeko landa eremuan
Landa turismoa bultzatu
Landa eremuko biztanleen hezkuntza eta kultura bermatu
Osasuna eta gizarte zerbitzuen alorrak egokitu eta garatu
Landa eremuko beharretara egokitutako etxebizitza politika bultzatu
Azpiegitura orokorrak bermatu
Lurralde antolamendu egoki bat bultzatu
Ingurugiroaren babesa garapen iraukorrekin
separador
@ Urkome 2009 - Eskubide guztiak babesturik | Erabilera arauak | Pribatutasun politika