Abenduaren 13ko Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa betez Urkome, Urola Kostako Landa Garapen Elkarteak bere gain hartzen du Urola Kostako on line gidan parte hartzen duten ekoizleen intimitatea babesteko konpromisoa. Hain zuzen ere, erabateko isilpekotasuna eta pribatutasuna bermatzen du ekoizleek emandako datu personal, profesional eta irudiei buruz.
Datu hauek adierazitako helbururako soilik erabiliko dira. Urkomek behar bezala bildu eta tratatuko ditu datuak, egokitasunez eta modu neurritsuan,datu horiek eskuratu diren xede zehatz, esplizitu eta zilegiek eskatzen dutenari jarraituz.
Datu base hau eskualdeko baserritar eta ekoizleen lana ezagutara eman eta euren produktuen promozioa egiteko baliagarria izango da, eurak izango direlarik onuradun nagusiak.
Ekoizleak datu pertsonalak ematean, datu horiek tratatzeko baimena emango dio Urkomeri. Elkarteak berak nahiz datuen kudeaketa eta izapideak gauzatzeko hark izendatutako pertsona fisiko edo juridikoak tratatuko ditu datu horiek, eta Urkomeren jabetzako fitxategi batean gordeko dira. Fitxategi hori behar bezala inskribatuta dago Datuak Babesteko Agentziaren Erregistroan. Urkomek ezarri beharreko neurriak hartuko ditu, datuen babesa bermatzeko, eta datuen aldaketa, galera eta baimendu gabeko tratamendu oro eragozteko.
Era berean, ekoizleak datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta horiei aurka egiteko eskubidea gauzatu ahal izango du Urkomeren aurrean. Eskubide hori gauzatzeko bide hauek erabil ditzake: jakinarazpena bidali www.urkome.com webgunearen bitartez; fitxategia egin duenari idatzia bidaliz urkome@urkome.com helbidera edo gure bulegoan utziz.