Esta web utiliza cookies de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Al navegar por esta página aceptas el uso que hacemos de las cookies.Onartzen dutCookien erabilera

Gestio plana

2015-2020 Landa garapen programak oinarritzat hartuz, Landa Garapen Elkarte bakoitzak urtero bere kudeaketa plana egiten du.

Zerbitzuak

Urkomek eskeinitako zerbitzuak, landa eremuko biztanlegoaren bizi kalitatea hobetze aldera ematen dira.

Karpa zerbitzua

Urkomeko bazkideek erabilgarri izango dituzte gure karpak. 30 karpa ditugu eta hemen uzten dizuegu pdf bat beharrezko informazio guztiarekin.

2016-07-06

BESTE ZERBITZU BATZUK

Zuri laguntzeko zerbitzu gehiago:

Hildako animaliak biltzeko zerbitzua: Akatu diren behi, ardi, abere, txerri, untxi, oilo, eta abarren bilketa ematen da. Foru Aldundiak koordinatzen du zerbitzu hau, aurrez eskaera eginez kamioi berezi baten bidez egiten da bilketa. (Tfnoa.: 943 11 23 48)

Purina banatzeko zerbitzua: 
14.000 ltr hartzen duten 2 kamioien zerbitzua eskaintzen da, Gipuzkoa osorako. Beharraren arabera baserritarren zuzenean eskatzen du. Abisuak: Tel. 659 58 59 05 (Jose Salegi)

2016-09-20

Proiektuak

Urkomeren egitekoak urteko kudeaketa txostenean biltzen dira baina elkartearen egitekoa edo inplikazioa desberdina izaten da:

  • Egile papera. Herri Erakundeen diru iturrietaz baliatuz Elkarteak berak ekintza edo proiektuak burutuz.
  • Bultzatzaile papera. Zuzenean Elkarteak burutu ez arren, modu proaktibo batean ekintzak bultzatuz.
  • Bitartekari papera. Burutu behar duten erakunde edo agente desberdinen artean bitartekari lana eginez.

Urola Gustagarri

Eskualdeko ekoizleen eta jatetxeen jardunak bateratu eta, bertako produktuak balorean jarriz, aisialdi eta turismo eskaintza berri bat da Urola Gustagarri.
Bertakoa erosi,prestatu, dastatu... gozatu!
Urola Gustagarri bloga

2016-07-07

APP

Urola Kosta Turismo eta Urola Kosta Gozatu app-ak deskarga itzazu. DESKARGATU

2016-07-07

PARTAIDETZA BESTE ZENBAIT PROIEKTUTAN

Urkomek beste erakunde batzuekin batera, landa garapeneko proiektutan parte hartzen du.

2016-09-20

Jantur

Janturrek eskualdeko ekosistemak garatuko ditu lainoan egongo den plataforma baten bidez, tokiko produktuen ekoizleen eta zerbitzu turistikoen lehen mailako hornitzaileen (jatetxe eta landa-turismoa) kudeaketa bateratua ahalbidetuko duena.Toki bakoitzeko produktu eta turismo mailako eskarmentuak elkartrukatu, gehitu, prozesatu eta banatu egingo dira, hala nola marketina ere, Informazioaren eta KomunikazioenTeknologiak erabilita.
Informazio gehiago

2016-09-22

Euskal kostaldeko Geoparkea

Euskal Kostaldeko Geoparkearen kudeaketarako elkartea Geogarapen du izena. Elkarte hau 11 kide osatzen dute , hauen artean Urkome dago.
Geogarapen elkarteak, beste batzuen artean, ondorengo helburuak garatu nahi ditu: 
Lurraldearen garapen iraunkorra eta orekatua, lurralde horretako balio geologikoak, naturalak eta kulturalak babestuta bereziki, lurraldean bizi diren pertsonentzako mesedegarri diren ekintzak garatuz eta jarduerak abian jarriz.

Informazio gehiago


2016-09-26

Azterketak

Urkomek bultzatu edo parte hartutako azterketak eta interesgarriak diren beste azterketa batzuk.

Azokak

Garaian garaiko eta bertako produktu freskoa herritarren eskura jartzen den gunea.

Azpeitiko azoka

Astearte goizero ospatzen da, Azpeitiko enparantzan dagoen baserritarren gunean. Bertako eta garaiko barazkiez gain, landare, lore, esnekiak etab. aurki daitezke bertan. (Gaur egun, Azoka plazan egiten ari diren obrak direla eta, astearteroko azoka frontoi txikian egiten da).

Zarauzko azoka

Astelehenetik larunbatera goizetan ospatzen da, astegunetan arratsaldez ere bai, Zarauzko lege zaharren enparantzan dagoen merkatuaren eraikuntzan. Egun handia larunbatetan izaten da, mota askotako produktuak aurkitu daitezke bertan.
Argazkilaria: Tolin

12 hilabete - 12 produktu:

Lehen sektorea indartzeko, Zarauzko merkatu plazan erositako bertako produktua, garaian garaikoa, osasuntsua eta konfiantzakoa kontsumituko dugu.  12 hilabetetan, 12 produktu aukeratuko dira eta, horiekin, hilabetero larunbat batean garaiko produktuen aurkezpenak, show cooking-ak, haurrentzako txokoa, dastaketak eta bestelako ekintzak antolatu dira.
Ekitaldien egutegia (2017ko apirilak 8, maiatzak 6, ekainak 10, Uztailak 1, abuztuak 5, irailak 23, urriak 14, azaroak 11 eta abenduak 2, eta 2018ko urtarrilak 3, otsailak 17 eta martxoak 10)
Errezetak

 

Azkoitiko azoka

Larunbat goizetan ospatzen da, Azkoitiko herriko plazan kokatzen den Azoka plazan. Inguruko baserritarren produktu ezberdinak aurkitu daitezke bertan.

Azoka bereziak

Euskadiko nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak

2017ko azokak