Esta web utiliza cookies de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Al navegar por esta página aceptas el uso que hacemos de las cookies.Onartzen dutCookien erabilera

Erabilpen baldintzak

Informazio eta Merkataritza Elektronikoaren Gizarteko Zerbitzuei (IM-EGZ / LSSI-CE) buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean dioena betetzeko, URKOMEk jakitera ematen dizu www.urkome.eus webgunearen titular dela. Aipatutako lege horren 10. artikuluan dioena betetzeko, URKOMEk honako datu hauek jakinarazi nahi dizkizu:

Webgune honen titularra URKOME da. Enpresa honek G20155560 IFZ du, eta ENPARAN KALEA, 1 – 2.A 20730 AZPEITIA (GIPUZKOA) da bere helbidea, eta Euskal Herriko Asoziazioen Erregistroan 1987ko martxoaren 2an inskribatu zen, G/392/87 inskripzio-zenbakiarekin. Enpresarekin harremanetan jartzeko posta elektronikoa honako hau da: urkome@urkome.eus

ERABILTZAILEA ETA ERANTZUKIZUNEN ERREGIMENA
URKOMEren webgunera sartu, hura erabili eta han nabigatzeak erabiltzaile izaera ematen du, eta horren bidez onartu egiten dira, URKOMEren webgunean nabigatzen hasten zarenetik, hemen zehaztuak dauden erabilera baldintza guztiak, legez derrigor bete beharrekoa den araudia ezartzearen kalterik gabe, dagokionaren arabera.

URKOMEren webguneak informazio, zerbitzu eta datu ugari eskaintzen ditu. Erabiltzaileak webgune hori behar bezala erabiltzeko duen betebehar eta erantzukizuna onartzen du. Erantzukizun hori honako hauetara zabalduko da:

- Webguneak eskainitako hainbat eduki edo zerbitzutara iristeko URKOMEk jarritako formularioetan erabiltzaileak emandako informazioen egiazkotasun eta zilegitasunera.
- URKOMEk eskainitako informazio, zerbitzu eta datuak baldintza hauetan, Legearen, moralitatearen, ohitura onen edota ordena publikoaren aurka ez erabiltzera, edota webgune honen funtzionamenduaren beraren edota hirugarrenen eskubideak kaltetzeko beste edozein modutan ez erabiltzera.

ESTEKEN POLITIKA ETA ERANTZUKIZUNETATIK SALBUESTEA
URKOME ez da bere webgunean jarriak dauden esteken bidez erabiltzailea iritsiko den webguneetako edukiaren erantzule egingo, eta adierazten du inolaz ere ez duela aztertuko edo inolako kontrol motarik jarriko sareko beste webgune batzuen edukiaren gainean. Halaber, ez du bermatuko esteka horien bidez erabiltzailea irits daitekeen URKOMEren jabetzakoak ez diren webguneen erabilgarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliotasuna edo legezkotasuna.

URKOMEk aitortzen du hartu dituela bere webgunearen erabiltzaileei webgune horretan ibiltzeagatik sor dakiekeen inolako kalterik ez gertatzeko beharrezko diren neurri guztiak. Ondorioz, beraz, URKOME ez da, inolaz ere, interneten nabigatzearen ondorioz erabiltzaileari gerta dakiokeen balizko inolako kalteren erantzule egingo.

ALDAKETAK
URKOMEk beretzat gordetzen du bere webgunearen edukietan, bai webgunearen edukian, bai webgune hori erabiltzeko baldintzetan, egoki iritzitako aldaketak egiteko eskubidea, horren berririk aurrez eman beharrik gabe. Aldaketa horiek bere webgunearen bidez egin ahal izango dira, zuzenbidean onargarri den edozein moduren bidez, eta nahitaez bete beharrekoak izango dira webgunean argitaratuta dauden bitartean, harik eta beste batzuek haiek baliozkotasunez ordezten ez dituzten bitartean.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
URKOME, bere kabuz edota lagapen-hartzaile moduan, bere webgunearen jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubideen jabe da, bai eta bertan jasota dauden URKOMEren titulartasuneko elementuena ere (zerrendatze hutsa egiteko soilik, irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea edota testuak; markak edo logotipoak, koloreen konbinaketa, egitura eta diseinua, erabilitako materialen aukeraketa, webguneak funtzionatzeko, hara iristeko eta erabiltzeko beharrezko diren ordenagailu-programak, eta abar). Espainiako lege-antolamenduak jabetza intelektualpean babestutako lantzat hartuko dira horiek, beraz, eta arlo honetan Espainian eta Europako Batasunean dauden arauak izango zaizkie ezargarri, bai eta arlo horren gainean Espainiak sinatutako nazioarteko tratatuak ere.

Eskubide guztiak gordeak. Jabetza Intelektualeko Legearen 8. artikuluan eta 32.1. artikuluaren bigarren paragrafoan xedatuta datorrenaren arabera, espresuki debekatua dago webgune honetako edukia osorik edo zati batean erreproduzitzea, banatzea eta publikoki komunikatzea, eskuragarri jartzearen modalitatea barne dela, helburu komertzialekin, edozein euskarritan eta edozein baliabide teknikoren bidez, URKOMEk hori egiteko baimenik eman gabe.

Erabiltzailea konprometitu egiten da URKOMEren titulartasunpekoak diren Jabetza Industrial eta Intelektualeko eskubideak errespetatzera. Atariko elementuak bisualizatu ahal izango ditu, eta inprimitu, kopiatu eta bere ordenadoreko disko gogorrean edota beste edozein euskarri fisikotan gorde, betiere soilik eta bakar-bakarrik bere erabilera propio eta pribaturako baldin bada. Erabiltzaileak ezingo du URKOMEren orrialdeetan jarrita legokeen inolako babes-dispositibo edo segurtasun sistema kendu, aldatu, saihestu edota manipulatu.

LEGEZKO ONDORIOAK, EZARGARRI DEN LEGERIA ETA JURISDIKZIOA
URKOMEk beretzat gordetzen du, halaber, bere webgunea eta hango edukiak behar ez bezala erabiltzeagatik, edota baldintza hauek ez betetzeagatik, egoki irizten dion akzio zibil edo penalak aurkezteko eskubidea.

Erabiltzailearen eta zerbitzu-emailearen arteko harremana Espainiako lurraldean ezargarri den indarreango legeriaren arabera gidatuko da. Edozein eztabaida sortuz gero, aldeek arbitrajera aurkeztu ahal izango dituzte beren gatazkak, edota ohiko jurisdikziora jo, horri buruzko eskumen eta jurisdikzioaren gaineko arauak betez. URKOMEk bere helbidea Gipuzkoa, Espainian du.