Eskualdeko herri txiki eta landa auzoak suspertzera bideratutako ekintzak burutzen ditugu. Horretarako, dirulaguntza ildo desberdinak jorratu eta bertako teknikarien aholkularitza, bitartekaritza eta koordinazioa eskeintzen da.
Aiako Udala
Aiako kooperatiba
Legearen baliabide operatiboak dira Landa Garapen Programak eta Landa Garapen Elkarteak. Indarrean dauden Landa Garapen Programak 2015ean onartu ziren eta 2015-2020 aldia hartzen du. Programa honen helburua da eskualdearen garapen integrala sustatzea, eta horretarako,
inplikatutako eragile guztiek parte hartzea eta konpromisoak hartzea, bai eta helburuak nahiz jarduera-eremuak zehaztea ere.
Urola Kostako eskualdeko 2020 ikuspegia:
Nekazal aktibitatea mantentzen eta baloratzen duena eta kalitatezko produktuak bertan ekoizten eta kontsumitzen diren eskualdea.
Berdintasuna eta garapen jasangarrian oinarritutako landa eremu bizia, aldaketei aurre egiten dakiena.
Eskualde dinamikoa eta aktibitate ekonomikoa sortarazten duena landa eremuan.
Eragile ezberdinen arteko elkarlana oinarri duena eta proiektu berritzaileen bultzatzaile dena.
Landa eremuaren balioaniztasuna errekonozitu eta balorean jartzen duena.
Dinamizaziorako tresna amankomun bat izatea, programan jasotako jarduerak abian jartzea bizkortzeko eta bermatzeko.
Lanerako oinarrizko dokumentua izatea, landa-garapenaren alde lan egiten duten erakunde eta administrazio orotan.
Nekazaritza jarduera mantendu, berrikuntza eta elkarlana sustatuz, bertako produktuen komertzializazioa hobetuz eta lurraren eskuragarritasuna bermatuz.
Landa eremuko jarduera ekonomikoak sustatu:Eskualde dinamiko. Aktibitate ekonomikoari begira landa eremuan jarduera ekonomikoa sustatu, aholkularitza eta formakuntza eskeiniz, eskualdeko eragileen arteko elkarlanean oinarrituz.
Landa eremuko azpiegitura eta zerbitzuak bermatu:Bizi kalitatea. Landa eremu bizia izan dadin beharrezko apiegitura eta zerbitzuak bermatu.
Landa eremuko balioaniztasuna agerian jarri:Landa eremuarekiko sentsibilizazioa indartu eta landa eremuko dibertsitatea mantendu (paisaia, kultura, ohiturak, baliabide naturalak…) eta balorean jarri.